EIMAren arabera (Letra larria erabiltzeko irizpideak, 71-72), letra xehez idazten dira lau puntu kardinalak (ipar, hego, ekialde, sortalde, mendebalde, sartalde) eta haiek elkartuz sortzen diren tartekoak (ipar-ekialde, ipar-sortalde, ipar-mendebalde, ipar-sartalde, hego-ekialde, hego-sortalde, hego-mendebalde, hego-sartalde), salbu leku-izen baten parte direnean (ekialdetik mendebaldera zeharkatu genuen lurraldea edo bihar hego-haizea izango dugu , baina iaz Hego Euskal Herrira etorri zen edo dokumentala Ipar Koreari buruzkoa da )